Hala izan zen hasieran

ATZERA BEGIRATUZ

Kaskazurik Salamanka Pasealekuan ireki zituen ateak 2005 urtean. Baina ez zen hemen bere lehen bezeroentzat bazkariak prestatzen hasi zen tokia. Elias Argotek, 16 urtekin Gurutze Berri jatetxean hasi zuen jarduera profesional luzeko ostalariak, Amara Zaharreko Arroka kalean jarri zuen martxan Kaskazuri izeneko jatetxea lehenbiziko aldiz Donostian. Bere ahalegina, produktu fresko eta kalitatezko lehengaiak erabiliz salneurri doi batez eguneko menua eskeintzea zen. San Martineko merkatu zaharra zen jatetxerako hornitzaile nagusia. Bertara joaten zen egunero Elias, eguneko menuan jarriko zituen platerak prestatzeko behar zituen produktuak pertsonalki aukeratu eta erostera. Jatetxe txiki harek izan zuen harrera ona ikusita, pauso bat gehiago eman nahi izan zuen Eliasek, jatetxea lokal berri eta handiago batean finkatu, ehun urte beteak zituen harrizko etxe hark zituen bistak baino argiagoak zeuzkan lokal  berri batera eraman zuen jatetxea. Horrela iritsi zen Kaskazuri Salamanca Pasealekura. Etxe berri batera, lantalde berria batekin baina filosofia berdina jarraituz.

Kaskazuri amara viejo

Antton Otaegi

ETXEKO NAGUSIA

antton-5

18 urtekin ingeniari agronomo ikasketak hasi berriak zituenean izan zuen ostalaritzarekin lehen kontaktua. Asteburutan Kaskazuri jatetxean egiten zuen lan Elias Argote-ri jangelan lagunduz. Bi urte iraun zituen, maixu baten aldamenean jatetxe baten zokoak ezagutuz.

Iruinan bizi zen bere ikasketengatik eta bertan izan zuen lan eskeintza aprobetxatzeko utzi zuen Kaskazuri. “El Merca’o” jatxean jarraitu zuen lanean,  zerbitzuan eskarmentu eta ezagutza areagotzen.

Bere ibilbide profesionala arlo horretan zegoela argi izan zuenean Donostira bueltatu zen sukaldari bezela prestatzeko. Luis Irizar sukaldaritza eskola ospetsuan sartu zen.  Ikasketak burutu zituenean ondo ezagutzen zuen toki batean casi zen ikasitakoa praktikan jartzen, Kaskazurin aritu zen baina oraingo hontan sikaldari bezela. Lan egin zuen gogoz eta ilusio handiarekin, honi esker, denbora gutxian beste toki batzuetan esperientzi berriak bizi eta ikasten jarraitzeko aukerak iritsi zitzaizkion. Lehenengo Donostiko alde zaharrean derrigorrez bisitatu behar den leku batean arituko zen, Atari Gastroteka. Ondoren Michelin izar batekin saritutako “Molino de Urdániz” jatetxeak ireki zizkion bere ateak. Bere sukaldaritza trebezia maila gorenean landu ahal izan zuen denboraldi honetan. Erronka profesional garrantzitsua jaso zuen garai hartan. Shanghai hirian, Molino de Urdániz jatetxe berri baten irekiera prestatzeko sukalde arduradun izatea. Bere eginkizuna ondo baino hobeto bete zuen projektu hartan eta honen ondoren beste erronka garrantzitsuagoa bat proposatzen hasi zitzaion bere buruari, bere jatetxe propioa zuzendu. Halabeharrak ostalaritzan hasi zen toki berdinerara eraman zuen Antton bueltan; Elias Argotek bere postua utzi eta Anttonen eskutan jarri zuen jatetxearen zuzendaritza.

Bere helburua, aurrera pausuak ematen jarraitu, Kaskazuri eboluzionatu araztea, donostiarrentzat eta beste edonongo bisitarientzat erreferentzi tokia izaten jarrai dezan.

Pasealeku Berriaren hasieran itsasoari begira. Itsasoaren argitasuna eta kolore urdina barrura sartzen uzten duten leiho zabalekin.